XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERANDIO GOIKOA EUSKEL-IKASTOLAK Getxo Algorta'n Erri euskel idazlari ospatsubak diño euskel ikastola bat iminteko asmua dagola, eta eskatzen dautse abertzale guztiari emon dayela orretarako bakotxak aldabena.

Uste edo asmu ederragorik ezin euki leike geure Aberri maitia goraldu eta aintzatuteko, eta ziur gagoz Getxo'ko abertzale eta euskalzaleak batuko dabela orretarako bear dan txindia.

Ori da, geure ustez, biderik artesana Euskel-erriko ontasuna lortuteko, eta bide orretatik jarraitu bear geunke euskeldun guztiok, iminirik erri danetan orrelango ikastolak.

¿Ezingo dogu guk, imini orrelango ikastola bat, erri onetan? Bearrekoa da berau eta uste dogu imini leikela, euskelzale guztiok bat baten ezarri ezkero.

Emen ez dago txindirik batu bearrik, bada Urrian asi eta Mayetza amaitu artian, geuk irekatsi geunke umiari euskeraz berba egiten eta idatziten, imiñirik orretarako gelatxu bat aldanik lekurik onenian.

Onik Urrirarte bai dago denporia oldoztu edo pentsetako non imini ikastola ori, eta jarraitu bear dotzugu oso gogor eta sutsu.

Ia ba, Amez eta beste euskel idazlariak.

EZ BEARRA Igaro dan igandian, meza edo jaupa nagusia amaitu eta gero, joyan, bere etxera, geure adezkide dan Baroena'tar Anderes'en emaztia.

Elexatik ur, Algortako bide barrian, zapaldu eban belbil edo automobil batek, eginik sauri andi bat bekokiyan.

Artez eroan eban osagilliagana eta andik geroago Basurtoko osategira, baña Jaungoikoari eskerrak zauri ori ez da gauza egokia.

Asko poztuten gara eta osatuko alda len baize len.

JAYAK Datorren ilaren 15'an Ama Birgiñiaren eguna da, erri onetako jairik andiena.

Urte gustietan legez, egingo da txadonan jaupa nagosiya, joanik Udala bere ikurriñagaz, eres-batza aurretik dabela.

Jaupa ostean, uste, dogu erriko ezpata-dantza aldra politak egingo dabela dantzan.

Baita bere, izango, leiteke, gauza polita arratsaldean Udalak Iminiko baleu aurreskularian sariketea, erriko jayak euki dayen zeozer euskeldun usaña.

DEUN IÑAKI Bilbao'ko Eusko Gaztedi, biyak, alkartuta, Iñaki, deunaren eguna oso alai igaroko ustea dauke.

Oldargi-ren antzokia Teatro de los Campos en bezpera gabian, eta Begoñako Karmel txadonan Deun Iñaki goizian jaupa abestua.

Arratsaldian Ibaiondo ostiko zelayan ezpatadantzariak, palankariak, aizkolariak zantzolariak eta onen ostean eusko erara dantzak, jorik soñua eres-batzak eta txistulariak. ASUKO.